Berriak

Ikerbasque elkarrizketak: Poetika kuantikoa

Ikerbasque, Euskal Zientzia fundazioak, zientziaren eta literaturaren arteko interkonexioari buruzko elkarrizketa antolatu du, batari zein besteari dagozkien objektibotasun eta subjektibotasun asmoak barne.

Ekitaldia Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak moderatu du, eta bertan honako hauek parte hartu dute:

  • Candelas Gala Ibilbide luzea egina du irakaskuntza arloan, Ipar Carolinako (AEB) Wake Forest Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromanikoetako Charles E. Taylor katedraduna ere izan delarik. Hainbat liburu eta saiakera idatzi ditu Federico García Lorcari buruz, baita emakumeek Espainian idatzitako poesiari buruzko lan ugari ere. Berrikitan, poesia, fisika eta pinturaren arteko diziplinartekotasuna, sormenezko kognizioa eta ekokritika ardatz dituen ikerketa egin du. Hauexek dira azkenaldian plazaratu dituen libururik nabarmenenetako batzuk: “Clara Janés. La poética cuántica o la física de la poesía” (CSIC, 2021), “Ecopoéticas. Voces de la tierra en ocho poetas de la España actual” (Salamancako Unibertsitatea, 2020), “Creative Cognition and the Cultural Panorama of Twentieth Century Spain” (Palgrave Macmillan, 2015) eta “Poetry, Physics and Painting in Twentieth Century Spain” (Palgrave Macmillan 2011.

 

  • Juan José Gómez Cadenas Ikerbasqueko ikertzailea da, baita Canfranceko lurpeko laborategian neutrinorik gabeko beta bikoitzeko desintegrazioak bilatzeko esperimentua egiten diharduen DIPCeko neutrinoen taldeko zuzendaria ere. Gomez-Cadenasek neutrinoaren propietateak aztertzea xede duten esperimentuetan parte hartu du azken hogeita hamar urteotan, hala nola, NOMAD (CERN), K2K eta T2K (Japonia), NEXT (Espainia), GANESS (ESS, Lund) eta Hyper Kamiokande (Japonia). 2016an Break Trough Physics sariaren irabazlekidea izan zen (K2K eta T2Keko lankidetzak) eta bi ERC Grant jaso ditu; baita AdG/ERC bat (2014, NEXT) eta SyG/ERC bat (2020, BOLD) ere F.P. Cossíorekin (UPV/EHU) batera, eta R. Guenette bat (Harvard/U. Manchester). Ohiko jarduera zientifikoaz gain, Gomez-Cadenasek eleberriak zein dibulgazioa eta poesia liburuak idazten ditu.

Ekitaldia apirilaren 28an antolatu zen, 16: 00etan (CET).

Grabazioa ikusi