Berriak

Ikerketa berria Latinaren eta antzinako ingelesaren erabilerari buruz

Francesca Tinti, UPV/EHU-ko Ikerbasque ikerlariak Latinaren eta antzinako ingelesaren erabilera aztertzen dituen artikulu bat argitaratu du, Worcester Katedraleko dokumentuetan oinarrituta. Dokumentu hauek, artxibo Anglo-Saxoien artean bilduma handienetarikoa eta linguistikoki interesgarrienetarikoak dira.

Lan hau Wærferth eta Oswald (870 d.C. a 992 d.C.) apezpikuntzen arteko denboraldian oinarritu da. Garai honetan Anglo-Saxoi munduko bizitza politikoa eta kulturala oso eraldaketa sakonak izan zituenez, Worcester Katedralean oso aktibitate administratibo bizia eman zen, eta beraz dokumentu asko aurkitu daitezke. Ikerketa hau aurkeztu duenez, dokumentuen autoreak Latinean edo herriko hizkuntzean idaztean, hizkuntza baten edo bestearen erabilera faktore desberdin anitzen ondorioa zen. Honela, hizkuntzaren hautaketa soilik alfabetizazio maila ezberdinengatik ematen zela ezeztatu da.

Gainera, X. mendeko Worcester Katedraleko dokumentuetan sarri aurkitu dira bi hizkuntzen konbinazioa. Honek garaiko instituzioen artean hizkuntzen erabilera ezberdinak zituztela iradoki dezake.

Artikuluari buruz informazio gehiago izateko: https://doi.org/10.1017/S0263675118000091