Berriak

Infoday H2020: ITN 2019

Joan den urriaren 17an, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHU-k eta Ikerbasque-k Marie Sklodowska Curie - Innovative Trainning Networks (MSCA-ITN) akzioaen inguruko jardunaldia ospatu zen. Bertan, Harremanetarako Gune Nazionalarekin proposamenak lantzeko tailerrean parte hartzeko aukera eskaini zen.
 
MSCA-ITN akzioak finantzatzen dute edozein zientzia alorreko proiektuak, elkarlanean burututakoak. Akzio horien helburua da doktoreak ez diren ikertzaileen garapen profesionala babestea; horretarako, ikertzaileak proiektuan bertan kontratatuko dira. Akzio horien baitan hiru modalitate daude (ETN, EJD eta EID), parte-hartzaile mota eta doktoretza programa bikoitzean partehartzearen eskakizunaren arabera.

Bilera Euskadiko Zientzia sistemako ikertzaileei eta kudeaketan jardutenei zuzenduta egon zen.

Bilerako aurkezpenak deskargatu nahi badituzu, erabili itzazu hurrengo estekak:

2019rako berrikuntza eta gakoak

Eraginen atalaren xehetasuna

ITN 2019 proposamena prestatzeko aholkuak