Berriak

Izar multzoen ikuspegi berria

Star cluster destruction over time simulation

Tom Broadhurst-ek, UPV/EHU-ko Ikerbasque ikerlariak, artikulu bat argitaratu berri du Physical Review Letters aldizkari ospetsuan izar multzoen inguruan.

Lan honetan, Bose-Einstein kondentsazioa bezalako materia ilunaren simulazio berrien bitartez, galaxia txikien nukleo ilunak etengabe oszilatzen ari diren solitoi uhinak bezala irterpretatu daitezkeela erakusten du, galaxia hauetako izar multzoak nukleoan ausaz mugitzea eginaraziz.

Materia ilun bosoniko ultraarinarekin (∼10−22 eV) egindako simulazioek uhin-forma aberatsa erakusten dute, inguruko halo baten barnean dagoen solitoi nukleoa biltzen duelarik De Broglie eskalan etengabe nahastuz. Artikulu honek erakusten du, berezko ondorio gisa, solitoiak ausazko mugimendua jasaten duela halo potentzialaren oinarrian. Hau Eridanus II antzinako izar multzoaren patuarentzat oso garrantzitsua da, izan ere, kitzikatutako solitoiek grabitazionalki izar multzoa nahasten baitu barne eta kanpotik ∼100 Myr denborako eskalan, eta beraz izar multzoaren marearen etena gauzatu dezake ∼1 Gyr batean. Eragin suntsitzaile hau Eridanus II haloaren marea kentzean arindu daiteke, asaldura murriztuz, bere Esnebidearen inguruan duen orbitaren arabera. Egindako simulazioek erakusten dute Esnebideko mareak solitoia baino askoz ere gehiago eragiten diola eta, beraz, Eridanus II-ko izar multzoak solitoiaren barruan 5 Gyr baino gehiago iraun dezakeela, halo bereizketa ondoren sortzen bada.

Joera hau bakarra da bosoi ultraarinez osatutako uhin formako materia ilun hauentzat, eta horrek egungo kateen teoria mesedekatzen du partikulen fisikaren eredu estandarretik haratago joanez.

Informazio gehiago izateko: https://doi.org/10.1103/PhysRevLett.124.201301