Berriak

Nolako gizateria nahi dugu COVID-19aren ondoren?

Covid-19aren ondorengo mundua beste era batekoa izango da, eta horren kariaz, munduko gobernantzari buruz gogoeta egiteko eta klima-aldaketa, adimen artifiziala eta bestelako erronka berriei aurre egiteko prestatu behar dugu. Yustek herrialdeen gobernantzari zientzia gehitzeko premia eztabaidatzen du. Horrekin batera, “neuro-eskubideak” deritzenak proposatzen ditu, etorkizun hurbilean pribatutasun mentalaren galera zein giza-garuneko jardueraren gaineko behar ez bezalako beste esku-hartze batzuk saihesteko asmoz.

Rafa Yuste (Madril, 1963) munduan eragin handiena duten neurozientzialarietako bat da. Obamaren Administrazioak bultzatutako 'Brain' proiektuaren koordinatzailea da. Giza-garun osoaren mapa osatzea helburu duen ekimen hori XXI. mendeko zientzia eta teknologiaren erronkarik handiena da, adituen iritziz. 2019an, Ikerbasqueko Ikertzaile hautatu zuten, eta harez geroztik, lanean dihardu tarteka-marteka DIPCn (Donostia) eta Columbiako Unibertsitatean (AEB).

Webinar grabazioa ikusi