Berriak

Joseph McIntyrek diseinatutako esperimentuak ISS-an burutuko dira

oseph McIntyre Ikerbasque Professor's experiments on board the International Space Station

Hurrengo asteetan, Thomas Pesquet astronauta europearrak, Tecnalian diharduen Joseph McIntyre Ikerbasque ikertzaileak diseinatutako bi esperimentu burutuko ditu Nazioarteko Espazio-Ontzian (ISS, ingeleseko siglen arabera).  Bi saiakuntza hauek, GRIP eta GRASP deiturikoak, Belgikako Louvain Unibertsitate Katolikoko eta Frantziako Ikerketa Zientifokarako Zentroarekin batera garatuak izan dira, eta haien helburua da  ikastea nola giza- burmuinak grabitateari buruzko informazio sentsoriala erabiltzen duen gorputza koordinatzeko eta honek betetzen dituen mugimendu ezberdinak aurrera eramateko.

Oinarrizko saiakera hauei esker, astronauten gorputzak espazioan dauden bitartean nola moldatzen diren ulertu daiteke, baina horrez gain, giza-burmuinak Lurra bezalako inguru arrunt batean nola funtzionatzen duen aztertu daiteke ere. Izan ere, Europako Espazio Agentziak esperimentu hauek aukeratu ditu “Bizita Espazioan, Bizitza Lurran” ikerketa lerroaren barruan.

GRIP eta GRASP esperimentuak abian jartzeak hainbat urteko analisi eta prestakuntza lana suposatu du. Esperimentu bakoitza nazioarteko lehiaketa baten bidez aukeratua izan zen, eta hainbat urteetako analisi teknikoa beharrezkoa izan da esperimentuetako ekipamendua espazio-hegaldien berezitasunei egokitzeko. Proiektuaren hasiera atzeratu egin zen gainera, 2014 urtean esperimentuak zeramatzan Antares suziriak eztanda egin zuenean. ESA, CNES eta BELSPO erakundeen ahaleginei esker, material guztia 2017ko apirilean bidali zuten ISS-ra. Maiatzan hasiko diren ekintzak azpiegitura frogatzeko izango dira, eta esperimentuak hainbat urte luzatuko dira espazioan.

GRIP eta GRASP saiakera zientifikoen ondorioak Tecnaliako Osasun Sailean aurrera eramaten den lanean eragin izango dute. Health Division honen helburua gizakiaren nerbio sistemaren inguruan existitzen den oinarrizko jakintza , gaixotasun neurologikoak pairatzen dituzten pazienteen zailtasunak arintzeko irtenbideak proposatzean datza.