BioDonostia osasun ikerketa institutuan Ikerbasque ikertzailea den María Muñoz Caffarel doktoreak aurkezpen onenei emandako sarietako bat lortu du GEICAM bular minbiziaren ikerketako 11. sinposioan.
Saritutako lanaren izenburua “Oncostatin M receptor is a novel therapeutic target in triple negative breast cancer” da, eta proteina batek (M onkostatina hartzaileak) tumore negatibo hirukoitzen garapenean duen eragina aztertu du. Muñoz Caffarel doktorearen hitzetan, "tumore negatibo hirukoitzak, bular tumoreen artean pronostiko txarrena duten azpitaldea dira, eta gainera ez dute berariazko terapiarik. Horregaitik, tumore mota honentzat diana terapeutiko berriak aurkitzea garrantzi kliniko handiko beharrizana da".
Zaragozan ospatutako Simposio GEICAM sinposioak, beste hiru aurkezpen saritu ditu: Valentziako Institutu Onkologikoko, Bartzelonako Clinic ospitaleko eta Zaragozako Miguel Servet ospitaleko lanak, alegia.