Berriak

Nanografeno erraldoiak prestatzeko aurrerapen berria

POLYMAT BERC eta UPV/EHUko ikerlariek, Aveiroko Unibertsitateko eta Osakako Unibertsitateko ikertzaileekin elkarlanean, izar forma duten nanografeno erraldoiak prestatzeko metodologia garatu dute. Lorpen zientifiko hau Angewandte Chemie aldizkari alemaniar ospetsuan argitaratu da "paper beroa" gisa bere garrantzia dela eta.

Nanografenoak grafeno-orri batetik moztutako nano-tamainako egiturak dira. Grafeno ebaki hauen forma eta tamaina bere propietateak menderatzen ditu eta beraz, oinarrizkoa da egitura hauek doitasun atomikoarekin kontrolatzeko metodologiak garatzea, bere propietateak aprobetxatzeko aukera izateko beharrezko tamaina dutelarik.

Lan honetan doitasun atomikoarekin sintetizatutako nano-izarrak inoiz lortutako handienak dira, eta nano-izar bakarreko gailu elektronikoak prestatzeko beharrezko dimentsioa dute. Honek elektronikan, fotonikan eta energia transformazio eta biltegiratzean bezalako arloetan oso aplikazio garrantzitsuak ditu.