Berriak

Bi antzinako DNA ikerketek migrazio olatu berriak aurkitzen ditu

Bi antzinako DNA ikerketek, aste honetan 'Cell' eta 'Science' aldizkarietan argitaratutak, migrazio olatu berriak aurkitzen ditu Amerikan zehar. Gainera, duela 10.000 urte Brasilen Australasia jatorriko genoma baieztatu da.

Lehen gizakiak Siberiatik iritsi ziren Amerikara, duela 25.000 urte inguru. Beringian (Siberiako ekialdeko muturra, Bering itsasartea eta Alaska) milurteko batzuk egon ondoren, azken glaziazioaren ondorengo izotzaren erretiratzeak  Ipar Ameriketan hedapena indartu zuen orain duela 15.000 urte. Hedapen hau genetikoki desberdindutako bi poblaziotan gauzatu zen: Clovis kulturan deritzona, gaurko Estatu Batuetako hegoaldean eta Mexikon garatuta; eta ipar-ekialdekoa, Ontarion antzinako biztantelia nukleo bat sortu zelarik (ikusi irudia).

Amerikako ipar-hegoaldeko hedapenari buruzko ereduari buruz, "Bi migrazo olatu ezezagunak aurkitu ditugu", dio Domingo Carlos Salazar-ek, UPV/EHUko Ikerbasque arkeologo molekularrak, 'Cell' aldizkarian argutaratutako lanaren egileetariko bat. Lan honen egileek Erdialdeko Amerika eta Hegoaldeko Amerikako 10.000 urte inguruko 49 genoma aztertu dituzte, eta Clovis kulturarekiko antzeko ezaugarriak aurkitu dituzte Belize, Chile eta Brasilen. Honek Clovis kulturaren hedapena hegoamerikan zehar baieztatu du. Hala ere, Clovis leinu hau ez da jada existitzen hegoamerikan. EHUko ikertzailearen arabera, "Orain dela 9.000 urte leinu hau desagertu zen hegoamerikan, eta ez dago argi ze populaziok ordezkatu zituen". Gainera antzinako DNA azterketa honek Andeetara duela 4.000 urteko beste migrazio olatu bat erakutsi du Kaliforniatik iritsita.

Gainera 'Science' aldizkariko autoreek duela 8.700 urteko beste hedapen bat aurkitu dute, Mesoamerikatik Ipar eta Hego Amerikara. Migrazio olatu hau aurrekoa baino motelagoa izan zen, Patagoniara duela 5.100 urte inguru iritsi zelarik. Gaur egungo hegoamerikako giza talde gehienak migrazio olatu honekin erlazionatutak daudenez, "Izan liteke talde hau Clovis kultura hegoamerikatik ezabatu zituztenak izatea" dio Antonio Salas-ek, Santiago de Compostelako unibertsitateko genetistak.

Hala ere, lan honen aurkikuntzarik harrigarriena Brasilen duela 10.000 urteko Australasia jatorrizko genomaren baieztapena izan da. "Nola iritsi ziren Australasiako pertsona hauek Brasilera? Inork ez zuen halakorik espero." dio genetistak. Salas deritzon 'genoma mamu' hau etorkizunerako ikerketen enigma izango da.