Ikerbasqueko ikertzailea den Enrique Solanok UPV/EHUn zuzentzen duen QUTIS taldeak argitalpen berri bat izan du Nature Communications aldizkarian, azeleragailu handietako partikulen arteko talka simulatu bait dute ordenagailu kuantiko baten bidez.
2011. urtean, UPV/EHUko QUTIS taldeak proposamen teoriko berritzaile bat argitaratu zuen Physical Review Letters aldizkarian. Ondokoa zen proposamena: azeleragailu handietako partikulen arteko talkak erreproduzitzea azpiegitura erraldoi horien beharrik gabe. Orain, eta Pekingo (Txina) Tsinghua Unibertsitateko Kihwan Kim irakaslearen laborategiaren laguntzarekin, beren proposamenaren balioa baieztatu dute harrapatutako ioien simulagailu kuantiko batean.
Erreferentzia bibliografikoa:
Xiang Zhang, Kuan Zhang, Yangchao Shen, Shuaining Zhang, Jing-Ning Zhang, Man-Hong Yung, Jorge Casanova, Julen S. Pedernales, Lucas Lamata, Enrique Solano & Kihwan Kim Experimental quantum simulation of fermion-antifermion scattering via boson exchange in a trapped ion• Nature Communications 9, 195 (2018) DOI:10.1038/s41467-017-02507-y