Berriak

Plan Estrategiko berria garatzeko ikertzaileen topaketa

Ikerbasquek Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko kontratatuak dituen nazioarteko 115 ikertzaile bildu ziren joan den irailak 8an Bilbon, datozen lau urteotan Zientzia Euskadin sustatzea xede duten ehun bat proposamen zehatz identifikatzeko asmoz eta Ikerbasqueren 2018-2021 urteetarako PLan Estrategiko berriaren garapenean laguntzeko.

Jardunaldian Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, Pedro Miguel Etxenike DIPCko Presidenteak eta Andreu Mas-Colell, BISTeko (Barcelona Institute of Science and Thecnology) Presidente eta ICREAren bultzatzaileak parte hartu zuten.