Berriak

Teknologia eta teknika zientifiko berrien erabilerak Neandertalei buruzko informazio osagarria lortzea erraztu du

Reconstrucción virtual de un huesecillo del oído

UPV/EHUn lanean diharduen Asier Gómez-Olivencia Ikerbasqueko ikertzaileak zuzendutako nazioarteko lantaldeak informazio berria lortu du 1909an aurkitu eta ia-ia osorik dagoen La Ferrassie 1 gizonezko neandertal helduaren eskeletoari buruz.

Ikerketaren emaitzak Journal of Human Evolution aldizkari ospetsuan argitaratu dira. Lana taxutu duen taldeak honako berritasun hauek aurkeztu ditu: 1) fosil berriak, belarriko hezurtxo guztiak barne (mailua, ingudea eta estribua); 2) aurreko ikerketetan aurkitu ez ziren patologia berriak, atlasaren (lehenengo orno zerbikala) jaiotzetiko aldaketa eta klabikulako haustura barne; eta 3) gizabanako hau nahita lurperatu izanaren hipotesiarekin bat datorren informazio tafonomiko berria.

Ikerketa honetan, tomografia konputerizatuak erabili dira aztarna berriak aurkitu eta lesio patologikoak hobeto karakterizatu ahal izateko, honelako teknikei giza-paleontologiari buruzko ikerketetan eman ahal zaien erabilpena aitortuz.

Artikuluaren aipamena:
Gómez-Olivencia, A., et al., La Ferrassie 1: New perspectives on a “classic” Neandertal, Journal of Human Evolution (2018), https://doi.org/10.1016/j.jhevol.2017.12.004