
UPV/EHUk eta Ikerbasquek Horizon Europe barruan EIC Pathfinder & EIC Transition programei buruzko webmintegia antolatu dugu.
EIC Pathfinder eta EIC Transition deialdiak EIC (European Innovation Council) programaren Europa Berritzailea deritzon III. zutabeari atxikita daude. EIC Pathfinder deialdiak ikerketa aurreratua finantziatuko du abangoardiako teknologiei eutsiko dien oinarri zientifikoa garatzeko xedez, eta EIC Transition deialdiak teknologia horien baliozkotzea eta aplikazio espezifikoetara bideratutako negozio-planen garapena babestuko ditu.
Programa horiek eskaintzen dituzten aukerak izan ditugu jardunaldiaren ardatz, eta aholku praktikoak eman dira proposamenak behar bezala aurkezteko.
Webinarioa bukatutakoan NCParekin bilerak edukitzeko aukera eskeini da proposamenak berrikusteko.
Jardunaldian parte hartu dute:
- Amaia Esquisabel. Zientzia Politikako Zuzendaria.
- Marta Marín Barba. National Contact Point. Fecyt.
- José A. Lozano. EIC Pathfinder proiektuen ebaluatzaile. BCAM-UPV/EHU.
- Thomas Schäfer. EIC Pathfinder proiektuaren koordinatzaile. Ikerbasqueko ikertzaile Polymat-UPV/EHUen.