Espainiako Kimikako Errege Elkarteak (RSEQ), Espainian kimikaren arloko ikerketan diharduen komunitatea ordezkatzen duen erakundeak, ezagutzera eman ditu urtero banatzen dituen sariak. 2021eko edizioan banatuko diren 15 sarietatik lau Ikerbasqueko ikertzaileentzat izango dira.
Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifiko eta UPV/EHUko Kimika Organikoko katedradunak erakunderaren Urrezko Domina jaso du, elkarteak urtero ematen duen golardorik garrantzitsuena alegia, ikerketan egindako ibilbide osoa aitortuz, eta bereziki, haren berezitasuna, nazioarteko ikusgarritasuna eta egun diziplinan duen lidergoa. Sariari dagokion Dominaz gain, diploma eta diru-hornidura ere jasoko ditu.
Aurelio Mateo-Alonso Polymat-en lan egiten duen Ikerbasqueko ikertzaileak ikerketa arloko bikaintasunaren saria lortu du. Aintzatespen honek hautagaien azkenaldiko ibilbidea baloratzen du, sariak eman aurreko 5 urteko epealdiari erreparatuta.
Azkenik, Montserrat Casas CICenergiGUNEri atxikitako Ikerbasqueko ikertzaileak eta Gonzalo Jiménez Osés CICbioGUNEn diharduen Ikerbasqueko ikertzaileak ikertzaile gazteen saria eskuratu dute Group Leader deritzon kategorian. Aintzatespen honek beren-beregi aitortu du ikerketa-talde berri baten lidergoan egin duten ibilbidea.