Berriak

Ikuspegi berria polimero supramolekularrak prestatzeko

Polimero supramolekularrek material berriak garatzeko potentzial handia dute, beraien birziklagarritasunagatik eta sendatzeko eta estimuluei erantzuteko propietateengatik.

Propietate horiek hauen izaera ez kobalentearen eta monomeroaren polimeroarekiko orekaren itzulgarritasunaren ondorioak dira. Gainera, elkarreragin ez-kobalenteen direkzionalitate altuak, hidrogeno loturak edo π pilaketak, nanometro multzo polimeriko edota mikrometriko ordenatuak eta forma iraunkorrez xehetasun handiz eraikitzea ahalbidetzen du, monomero molekularren auto-muntai automatikoaren bitartez.

Ezaugarri horiek guztiak polimero supramolekularrak aplikazio elektronikoetarako materialak garatzeko plataforma aproposa bihurtu dituzte, garraio elektronikoa eraginkorra erdieroale organikoen antolamendu espazialaren menpean baitago. Adibidez, π pilaketa laminarra garraio elektronikoa egiteko moldaketa molekular optimo gisa identifikatu da, intermolekular akoplaketa elektronikoaren alde egiten baitu.

Polimero eroale supramolekularrak, oro har, π konjugazio molekular zutabeak disko formarekin biltzen dira, garraio elektronikoa lortzeko kanal egokiena eskaintzen baidute.

Polymat-en diharduen Aurelio Mateo-Alonso Ikerbasque ikerlariak Angewandte Chemie aldizkari ospetsuan argitaratu eta "Paper Hot" gisa hautatu den lan batean, ikuspegi berri bat azaltzen da polimero supramolekularrak prestatzeko, monomero sigmoidalak antrazeno eta akridina unitateetako π pilaketak 1D matrizetan lotuz. Planteamendu honek propietate ezitonikoetarako eta garraio elektronikorako hobeak diren eta azenoaren deribatuak diren polimero supramolekularrak diseinatzeko bidea irekitzen du.

Informazio gehiago izateko: https://onlinelibrary.wiley.com/doi/full/10.1002/anie.201910818